berria.info

 

Asteartea, 2014ko otsailak 4a.

 

Grosek aurrea hartu dio Sestaori Euskal Ligan.

 

XAKEA. Lider aldaketa izan da asteburuan Euskal Ligan. Orain arteko liderrak, Sestaok, ezustean galdu zuen Aretxabaletan (Gipuzkoa), Arrasate Arlutzen aurka: 2,5-1,5. Grosek, berriz, ez zion eman aukerarik Zuri Baltzari (0-4), eta horri esker lehen postuan jarri da, bi punturen aldearekin.